Ibarraundiren desafekzioa jendaurrean, eraikinari erabilera berria emateko

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 24a

Eskoriatzako Ibarraundi museoa.

Eskoriatzako udalbatzak museo-zerbitzu publikoari atxikitako Ibarraundi eraikina desafektatzeko espedientea onartu eta jendaurrean jarri du. Hau da, ez da gehiago museo-jardueretarako izango, eta erabilera berria izango du. Alegazioak jartzeko azkeneko eguna maiatzaren 7a izango da.

Martxoaren 20ko  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Eskoriatzako udalbatzak 2026ko otsailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia, museo-zerbitzu publikoari atxikitako Ibarraundi eraikina desafektatzeko espedientea onartzeari buruzkoa. Horrekin, eraikinaren kalifikazio juridikoa aldatu nahi da bere erabilera, partzialki, Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolari uzteko, bere jarduerak egin ditzan.

Espedientea jendaurrean jarri da interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera emanez. Hala, espedientea udaletxean kontsultatu daiteke eta alegazioak jartzeko azkeneko eguna maiatzaren 7a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak