Aurten, klubeko emakume kirolarien lorpenak nabarmenak izan direla adierazi du Rafa Carrietek, Atama Eskoriatzako entrenatzaileak, domina gehienak eurek eskuratu dituztelako.
Modalitateetako emaitzak
- Kata: Urrea Zaira, Sare eta Zihara taldea; zilarra Nora Rodrigok; brontzea Sare Salas-ek banakakoan.
- Kobudo: Brontzea Zaira Nodar eta Nora Rodrigok.
- Defentsa Pertsonala: Brontzea kategoria mistoan Sare Salas eta Zaira Nodar bikoteak.
- Semikenpo: Zilarra Sare Salas (-50 kg); brontzeak Nora Rodrigo (-55 kg) eta Naroa Cabeza (-60 kg).
- Submisioa: Zilarra Naroa Cabeza (-60 kg) eta Andoni Puertas (-55 kg).
- Knockdown: Zilarra Naroa Cabeza (-60 kg) eta Sare Salas (-50 kg); brontzea Nora Rodrigok (-55 kg).
Entrenatzaile eta erakundeen aitortza
"Arrakasta hau posible egin dute Zuhaitz Legorburu entrenatzaileak eta selekzioko ordezkari Manu Alfonso-k", azaldu du epaile lanetan aritu den Rafa Carrietek. Klubak eskerrak eman nahi dizkie Eskoriatzako Udalari kirol oinarriari emandako babesagatik, eta gogorarazi nahi du entrenatzaile, familia eta lagunen dedikazioak izan direla modalitate guztietan maila bikaina lortzeko giltza.