Kiroldegiko txartela eskuragarri dago 'NIK Patrika Digitala' aplikazioan

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 23a

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko erabiltzaile bat txartela erabiltzen.

Eskoriatzak  bat egin du Nik Patrika Digitala aplikazioari esker beren kirol instalazioetara mugikorraren bidez zuzenean sartzeko aukera ematen duten Euskadiko  kiroldegiekin.

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko erabiltzaileek orain instalazioetara errazago sartu ahal izango dute: mugikorraren bidez, NIK Patrika Digitala aplikazioa erabiliz. Ekimen honen bidez, udalak urrats berria eman du herritarren egunerokoa errazteko konpromisoan, udal zerbitzuetarako sarbidea hobetzen eta bizitza sinplifikatzen duten irtenbide digitalen alde eginez. Hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango txartel fisikoa aurkeztea edo QR kodeak erakustea: aplikazioan integratuta eramatea nahikoa izango da.

Askotariko txartelak aplikazioan

NIK Patrika Digitala Euskal Autonomia Erkidegoan instituzionalki bultzatutako aplikazio mugikorra da, eta hainbat txartel eta eguneroko agiri toki berean biltzeko aukera ematen du (osasun-txartela, liburutegikoa, Gazte Txartela eta, hemendik aurrera, Eskoriatzako kiroldegikoa ere bai). Horrela, herritarrek hainbat zerbitzu publikotara sar daitezke mugikorretik, modu azkarrago eta seguruagoan.

Aplikazioa doan deskargatu daiteke Google Play eta App Store plataformetan. Behin instalatuta, nahikoa da baliozko identitate digitaletako batekin identifikatzea (BakQ, Izenpe edo NAN elektronikoa) eta kiroldegiko txartela gehitzea eskuragarri dauden zerbitzuen atalean.

Eskoriatzako Udalak lanean jarraituko du udal zerbitzuetan erraztasun digital berriak eskaintzeko, herritarren eta erakundearen arteko harremana modernizatzeko eta gero eta konektatuago dagoen gizarte baten beharrei erantzuteko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak