Nahia Arguiz senior mailako Espainiako txapelduna da

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 16a

Nahia Arguiz gimnasta eskoriatzarra Avilesen jokatutako txapelketa nazionalean, podiumean.

Joan den otsailaren 21ean, Eskoriatza gimnasia erritmiko taldeko entrenatzaile den Nahia Arguiz Vita, –Esther Barcenillarekin batera– egun Eibarko taldean (Ipurua Klubean) lehiatzen ari denak, urrezko domina irabazi zuen Avilesko txapelketa nazionalean. 21,700 puntuko nota lortu zuen pilotako ariketan eta 24,100 puntukoa uztaiaren ariketan. Horren ondorioz, senior mailako txapelduna izan zen.

Bestalde, Nahia Arguiz, atzo, domeka, berriro lehiatu zen Tolosan, Euskal Ligako maila absolutuko lehen fasean. Senior mailan lehen postua lortu zuen pilotako ariketan. Bigarren fasea Amurrion ospatuko da bi aste barru.

Gaztetxoak "ondo"

Bestalde, Eskoriatzako gimnastek C mailako bigarren fasean parte hartu zuten, Azpeitian. Luis Ezeiza P taldeak 45 parte-hartzailetik 5. postua lortu zuen; Almen Arizmendi taldeak 16.a eta Luis Ezeiza E taldeak 28.a. "Talde guztiek ariketa oso onak egin zituzten", adierazi du Nahia Arguiz entrenatzaileak. "Zorionak lehiaketan emandako mailagatik. Gainera, Luis Ezeiza P eta Almen Arizmendi taldeek Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena lortu dute. Bi faseetako puntuak batuta, lehen 12 taldeen artean sailkatu dira eta horrela lortu dute pasea". Gipuzkoako Txapelketa Bergaran ospatuko da maiatzaren 9an.

Eskoriatzako gimnasia erritmikoko taldeak, Azpeitian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak