Euskararen eta kulturartekotasunaren erronkak izan dituzte hizpide

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 13a

Mondragon Unibertsitateak, Eskoriatzako Udalarekin, elkarlanean kulturartekotasunaren gaineko solasaldia izan da Huhezi fakultatean. Solasaldian kulturartekotasunaren eta euskararen erronkaz hitz egin dute atzerrian jaiotako lau eskoriatzarrekin –Carolina Cardoso (Portugal), Jalifa Hasanna (Sahara), eta Jaqueline dos Santos Vieira (Brasil) eta Sara de Salterain (Uruguay) –izango dira mahai-inguruan, eta esperientzia inklusiboez, estereotipoez eta eguneroko arrazakeriez hitz egin dute. Saioa gidatzen, Karmele Perez eta Amalia Barquin izan dira.

Solaskideen artean Eskoriatzako Berbalagunak taldeko bi kide izan ziren, – Jaqueline dos Santos  eta Sara de Salterain– eta horren ondorioz, Auzoko eta Berbalagunak egitasmoetako kideak ere solasaldian izan ziren. "Atzo, Eskoriatzako bi berbalagunek unibertsitateko mahai inguruan parte hartu zuten: Euskara eta kulturartekotasuna. Auzokotik ere bertara gerturatu ginen, eta oso interesgarria izan zen! Argi gelditu da naiz eta atzerritar jatorria eduki, posible dela euskara ikastea!", azaldu du Nerea Zugastik, Eskoriatzako Auzoko eta Berbalagunak egitasmoetako dinamizatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak