Arazo teknikoak tarteko, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekua itxi beharra izan dute eta konponketa lanek asteburu osoa iraungo dutela aurreikusten da. Hori horrela, gaurtik domeka bitartean itxita egongo da. Dena ondo bidean, martxoaren 16an normaltasun osoz irekiko da. Kiroldegiko gainontzeko instalazioak (sauna, gimnasioa…) zabalik egongo dira ohiko ordutegian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.