Maite Uribe zinegotziak gogorarazi du Eskoriatza garbi mantentzea eskoriatzar guztien ardura partekatua dela. Hala ere, Udalak ere pauso bat gehiago eman behar duela adierazi du, neurri zehatz eta eraginkorrak martxan jarriz eta sentsibilizazio kanpainak sustatuz, gizalegea indartzeko eta kaleak egoera onean mantentzen laguntzeko.

Irudia zaintzeko garbiketa beharra
Ildo horretan, EAJk uste du EH Bilduren Udalak ezin dituela bere erantzukizunak alde batera utzi, eta beharrezkoa dela udalerriaren irudia zaintzeko garbiketa gehiago eta hobea planifikatzea, baita herritarrak kontzientziatzeko kanpainak bultzatzea ere. Helburua, diotenez, Eskoriatza pertsona guztientzat espazio atseginagoa izatea da. "Eskoriatza garbi bat, bizitzeko udalerri atseginago bat da", amaitu du Uribek.