Bertan, atzerrian jaiotako lau eskoriatzarrekin –Carolina Cardoso (Portugal), Jalifa Hasanna (Sahara), Ared Aguirre (Colombia) eta Jaqueline dos Santos Vieira (Brasil) –izango dute mahai-ingurua eta esperientzia inklusiboez, estereotipoez eta eguneroko arrazakeriez hitz egingo dute. Saioa gidatzen, Karmele Perez eta Amalia Barquin izango dira.