Gaurko saioaz gain, bide batez, M17an Fernando Eskoriatzan plazan egingo den manifestaziora batzeko dei egingo diete herritarrei.
Honako eskaerak egingo dira elkarretaratzean:
-
1.500 euroko gutxieneko soldataren alde.
-
Arrakala matxista eta arrazistak gutxitzeko.
-
Soldata guztiak igotzeko.
-
Enpresa eta sektoreka soldatak hobetzeko.
-
Gutxieneko pentsioak eta prestazioak handitzeko.
-
Sortzen den aberastasuna modu justuagoan banatzeko.
-
Soldatak Euskal Herrian bertan erabakitzeko eskumenak eskuratzeko.