Martxoak 8 (2026)

Trikitilariek lagunduta abiatu da manifestazioan Eskoriatzan

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza egin dituzte Eskoriatzan. Eguerdian, Mugimendu Feministaren bazkaria egin dute Egokiena elkartean –25 emakume elkartu ziren bazkarian, 25etik 87 urte bitartekoak–. Arratsaldean, elkartetik Fernando Eskoriatza plazara joan dira trikitilariek lagunduta, 17:30ean elkarretaratzea egin dute, eta 18:00etan manifestazioa abiatu da plazatik. Pankartan honako leloa eraman dute: "Beste mundu bat feminismotik, zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak