'Eraso jokabidea' hitzaldia izango da hilaren 16an Magala espazioko profesionalen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 9a

Bi haur jolasean.

Eskoriatzako Tipi-tapa Guraso Elkarteak antolatuta, 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoentzat zuzenduta, Eraso jokabidea izeneko hitzaldia izango da martxoaren 16an, kultura etxean, 17:30ean, Arrasateko Magala espazioko pedagogikoko irakasleen eskutik. 

Haurren arteko eraso mota desberdinak ( koskadak, bultzakadak, atximurkadak eta hitzen bidezko erasoak ) kudeatzea ez denez lan erreza. Zergatik ematen da? Zer gertatzen da errepikakorra denean?… bezalako galderak jarriko dituzte mahai gainean.

Magala espazio pedagogikoko Amaia Arrieta irakaslea izango da hizlaria, eta saioa euskaraz izango da. Sarrera, berriz, doakoa izango da Tipi-tapa Guraso Elkarteko bazkide direnentzat eta baita bazkide ez direnentzat ere. Hitzaldira joan nahi duenak izena eman beharko du, eta, horretarako tipitapaelkartea@gmail helbidera idatzi beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak