Benjaminak lehiatu ostean, zapatuan alebinen txanda

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 6a

Eskoriatzako gimnastak talde argazkian.

Joan den domekan, martxoaren 1ean, Eskoriatzako eta Aretxabaletako benjaminek parte hartu zuten Gimnasia Erritmikoko Benjamin topaketan. Eibarren egin zen topaketa, eta Azpeitia, Azkoitia, Tolosa, Ordizia, Eibar, Bergara eta Arrasateko gimnastak batu ziren bertan. Zapatu honetan, berriz, alebinen txanda izango da, Azpeitian.

Lehen aldia izateko asko gozatu zuten eta apirilaren 20an Arrasaten ospatuko den bigarren paserako lanean jarraitzeko gogoz gaude. Aretxabaletako taldea honako hauek osatzen dute: Lahe Maria, Nikole Altuna, Maialen Oianguren, Laia Moraleta Luhana Acosta. Aldiz,  Eskoriatzako taldea honako hauek osatzen dute: Aine Valor, Laia Diaz, Arhane Valdez, Leah Marcela Espinal eta Vera Frutos.

Zapatu honetan alebinen txanda

Bestalde, zapatu honetan, martxoaren 7an, Azpeitian, Alebin bigarren fasea ospatuko da. 3 talde joango dira Eskoriatzatik, Luis Ezeiza P, Luis Ezeiza E eta Alemen Arizmendi. "Txapelketa oso garrantzitsua da C mailan Gipuzkoako txapelketara sailkatzeko, beraz larunbateko notak oso garrantzitsuak dira Gipuzkoako txapelketara joateko postua lortzeko", azaldu dute Eskoriatzako gimnasia elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak