Hiru orduko saioak izango dira, 10:00etatik 13:00etara, eta, Fernando Eskoriatza plazan batuta, herriko hainbat txokotan prestatuko dituzte 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak –HH-3tik LH-6ra–. Egitarauan askotariko jarduerak aurreikusi dituzte Tortolis ludotekako hezitzaileek; besteak beste, Altxorraren bila, sukaldaritza tailerrak eta erronka jolasak.
Izen ematea martxan da
Parte hartu nahi duten haurrentzako izena emateko epea ireki dute, eta martxoaren 15era arte egongo da zabalik. Parte-hartzearen prezioa 12 euro da, eta izen-ematea online egin daiteke, Eskoriatzako udal webgunearen bitartez, edo Tortolis ludotekan bertan, astelehenetik egubakoitzera bitartean 16:45etik 19:15era artean joanda.
Egun horietan hezitzaile izan nahi dutenek informazio gehiago kontsultatzeko eta lanpostuaren eginkizunak eta baldintzak kontsultatzeko udal webgunera joan beharko dute.