Kulturartekotasuna landu dute Eli Domingezekin

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 2a

Eli Domingez Eskoriatzako berbaldian.

Otsailaren 26an, 18:00etan, Ndank Ndank elkarteko Eli Dominguezen eskutik Kulturartekotasunetik haratago izeneko hitzaldia egin zen Eskoriatzako kultura etxean, Luis Ezeiza Herri Eskolako 55.urteurrenaren harira. Aldibereko itzulpena egon zen saioan, eta 20 pertsona inguruko taldetxoa elkartu zen gaiaren inguruko informazioa entzun eta horren inguruan hausnartzeko. 

Bestalde, otsailaren 28an egitekoa zen Aniztasunaren jaia maiatzera atzeratua izan da, ekimenean parte hartuko duten hainbat familia Ramadan betean daudelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak