Mendia eta kirola uztartuz, proiekzioak Zaldibar antzokian

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 26a

Eskoriatzako Udalak Mendi Tour Film Festival zikloko ikus-entzunezkoen proiekzioa antolatu du bi egunerako.Egubakoitzean, 19:00etan, Zaldibar antzokian izango da lehenengo lanen proiekzioa. Martxoaren 1ean, berriz, beste hainbat lan ikusi ahal izango dira ordu eta leku berean.

Saioa ele bitan izango da eta mendiarekin eta kirolarekin lotutako film laburrak emango dituzte. Sarreren prezioa bost euro izango da egun baterako eta zortzi euro, berriz, bi saioetarako. Aurrez eskuratu ahal izango dira, Manuel Muñoz kiroldegian eta bibe.me webgunean –eguneko edo bi eguneko bonua–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak