Nazio elkarrizketa, memoria bizia eta etxebizitza proiektuak izan ditu berbagai Eskoriatzako EH Bilduk

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 25a

Eskoriatzako EH Bilduko kideak, kultura etxean.

Eskoriatzako EH Bilduk herri batzarra egin du komunitateko kideekin. Hurrengo sei hilabeteei begira herrian herrigintza eta ekimen politikoak sustatzeko bideak eraikitzeko helburuarekin, besteak beste. Kultura etxean egindako lan-saioan hiru proiektu edo hiru erronka nagusi jarri zituzten mahai gainean.

Lehena nazio elkarrizketa izan zen. Hau da, herriko jende esanguratsuarekin edo erreferentziazkoekin eta eragileekin harremanetan jartzea.

Ekimen soziala urteurrenean

Bigarrena dinamika politiko-soziala nola bultzatuko den aztertzea izan zen, memoria bizia mantentzeko, eta gogorarazteko 90 urte betetzen direla kolpe frankista izan zela eta, beraz, faxistek Eskoriatza okupatu zutela. Ekimen soziala egingo dute, gai hori ardatz, errepresio frankistak zer ekarri zuen herriarentzat aztertzeko, eta baita eragin hori gaurkotasunean nola nabaritzen den ikusteko.

Hirugarren lana, berriz, orain dela hiru urte martxan jarri zen etxebizitzen gaia jarraitzea dela azpimarratu zuten. Etxebizitza diagnostikoa egin zen gazteen artean, eta hainbat proiekturen azterketa egiteko bideak ematea aurreikusi dute. Fase horretan daudela nabarmenduz, lanean eta erantzukizunez jarraitzeaz jardun zuten. Aukerak mahai gainean jarri behar direla eta inplikazioa beharrezkoa dela nabarmendu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak