Errarte eta Urrutia izan dira garaile bikotekako frontenis txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 23a

18 bikote aritu dira gaur, Inkernu tabernak antolatutako bikotekako frontenis txapelketan. Partiduak hamabost minututara jokatu dira, eta, semifinalak, berriz, 22 tantora. Hala,  22-13 irabazi dute finala Ander Errarte eta Oier Urrutia eskoriatzarrek, Ager Lanzos eta Endika Iciar bikotearen aurka. Bikote eskoriatzarrak Txalaparta jatetxean bazkaria irabazi du, eta, bigarren postuan geratu direnek, berriz, Inkernun hanburgesa afaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak