Arrasate Musikaleko Txistulari Bandaren kontzertua izango da zapatuan, Zaldibar antzokian

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 19a

Arrasate Musikaleko Txistulari Bandaren txistu kontzertua izango da, zapatuan, 12:00etan, Zaldibar antzokian.

Juan Karlos Larreategi zuzendari gisa arituko da, eta lehen txistu moduan, berriz, Larrategi bera eta Lander Diaz de Gereñu arituko dira; bigarren txistu bezala, Markel Iragi, Danel Diaz de Gereñu, Oihan Martinez eta Jone Usobiaga; silbotean, Amets Pagaldai eta Domentx Uzin eta perkusioan Julen Larreategi.

Honakoa izango da emanaldiko piezen zerrenda:

-Nere Aitatxo Maitiari (zortzikoa), E. Gorosarri.
-Adan eta Eba (polka), F. Corto / moldaketa: J.I. Ansorena
-Irlandar rapsodia, K. Sanchez Ekiza
-Donostia (fandangoa bariazioekin), P. Sorozabal
-Minuetoa, R. Sarriegi
-Alborada, J. Guridi
-Soka Dantza, J.I. Ansorena
-Arrate (fandangoa), E. Gorosarri
-Arrate (arin-arina), E. Gorosarri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak