Txapelketaren zozketa egubakoitzean egingo dute Inkernun, 19:00etan, parte-hartzaileen arteko neurketak eta partida-koadroa zehazteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, neurketak 15 minutukoak izango dira edo 12 tantora jokatuko dira. Kanporaketa-sistema erabiliko da; beraz, bikoteak pixkanaka kanporatzen joango dira, finalera iritsi arte. Sari-banaketa finalaren ondoren egingo da.