Debagoiena Ehuntzen proiektuko bigarren ekimena da. Sentsibilizazio kanpainaren barruan, lehena, urtarrilaren 22an egin zen, eta bertan, Elisa Sala ikerlariak bakardadea zer den, nola antzematen den eta komunitate-lotura sendoagoak nola eraiki daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldiak interesa piztu zuen, 54 lagun elkartu baitziren bertan.
Orain, teoria praktikara eramateko asmoz, bakardadearekin lotuta beste herri batzuetan dauden iniziatiba edo esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko aukera izango da, honakoak:
- Banku partekatua – Matia Fundazioa
- Nagusi kafegunea – Grupo SSI
- Badardade eskolak – 3D Social Movement
Hitzaldia doan izango da, eta ez da aldez aurretik izen-ematerik egin behar. Hitzaldia euskaraz izango da, baina gaztelerarako itzulpena eskainiko da. Giroa on eta gozoan amaitzeko, kafea eta pastak egongo dira hitzaldiaren bukaeran.