Goizean zehar zerua ilun agertu da, eta iragarpenak bete egin dira; euria gogotik egin du, une batzuetan zaparrada mardulekin. Hala ere, hainbat herritar animatu dira mozorroa jantzita kalera irtetera, eta kolorez bete dituzte kaleak, nahiz eta aterkiak eta txubaskeroak ere protagonista izan diren. Eguerdiko desfilearen ondoren, herri bazkaria egin dute, eta ia 600 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan.