Urdelardero ospatuta hasiko dituzte Aratusteak Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 10a

Haurrak Urdelardero egunean gozokiak eskutan dituztela, kantuan egin berri.

Urdelardero Eguna, jai-egun berezia da, batez ere, Eskoriatzako haurrentzat. Jatekoa ziria-n sartuta, herriko kaleetan aritzen dira Eguen gizenean, kantuan, gozoki batzuk jasoko desioz. Hori horrela, etzi, 10:30ean egin dute Almeneko, Jose Aranako eta Luis Ezeizako ikastetxeetako haurrek hitzordua, herriko zonalde ezberdinetan usadioari eutsiz, Urdelardero ospatzeko.

Kantuan arituko dira goizean zehar, eta, honakoa da egingo duten ibilbidea, taldetan banatuta: HH3: Huhezi- Dorleta-Plaza; HH4 eta HH5  Jose Arana-Olaeta eta plaza; LH1: Jose Arana egoitza- Kiroldegia-Intxaurtxueta, eta, LH2: Biblioteka-San Pedro-Eroski-O'Dogherty.

11:30ean txistorra eta hallala jateko denak batera elkartuko dira Fernando Eskoriatza plazan. Bertan ere, goiz osoan zehar moduan Urdelardero abestuko dute. Honela dio kantuak: 

Urdelardero
Urdaixa jan da, bazkaixa gero
hor goixen itturri bat
haren gaiñian txoria
ura pil pil etorri
etxekoandre zabala
etxe oneko alaba!!

Arratsaldean ere egongo dira ekintzak. Lehenbizi, 17:30ean, Txulalai taldearen saioa izango da Fernando Eskoriatza plazan (eguraldi txarra egiten badu, Zaldibar antzokian), eta, gero, 18:30ean, txokolatea banatuko da (bakoitzak bere edalontzia eraman dezala).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak