Gizonezko baten gorpua atera dute Deba ibaitik Eskoriatzan

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 9a

Gaur goizean, 09:15ean, Ertzaintzak pertsona baten abisua jaso du Eskoriatzan, Aingeru Guarda pasealeku inguruan, Deba ibaian gorpu bat flotatzen ikusi duela jakinarazteko. Patruilak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta medikuak baieztatu du gizonezko bat dela hildakoa. 

Pasealeku horretan dagoen gasolindegi albotik pasatzen da Deba ibaia eta han topatu dute gorpua. Ertzainek gasolindegiko kameretako irudiak begiratuko dituzte, zer gertatu den jakin ahal izateko.

Epaiketa batzordeak gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Euskal Institutura eraman du, eta autopsiaren zain daude. Informazio gehiago jaso ahala, albistea osatuko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak