2008an jaiotako eskoriatzarrek, aurtengo Santa Ageda dantza egin zuten, atzo, Santa Ageda egunean, Fernando Eskoriatza plazan. Plaza beteta izan zen kintoen dantzak ikusteko, eta Eskoriatzako txistulariek lagunduta ederto egin zuten dantza 35 lagunek. Ibai Apraizek agurra dantzatu zion Jose Ignacio Apraiz, aitonari. Eta, berdin egin zion Nora Berezibarrek Ori de la Torre, amonari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.