Eguaztenean, otsailak 4an, Eskoriatzako elizateetan arituko dira kantu-eskean, egun osoz; eguenean, Santa Ageda egunean, berriz, Eskoriatzako kaleetan zehar eta ikastetxeetan arituko dira, eta, iluntzean, 19:00etan, dantza egingo dute, Fernando Eskoriatza plazan. Zapatuan, berriz, Kinttaden Egunean murgilduko dira, eta, domekan, berriz egingo dute dantza eskoriatzarren aurrean, 19:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.