Iaz talde berri bat aurkeztu zuen Eskoriatza Gimnasia Erritmiko Taldeak, Almen-Arizmendi izenekoa, eta honako gimnastek osatzen dute taldea: Deiane Carmona, Malen Ortiz, Nora Vicente eta Ariane Argibay. Esperientziadunak dira, eta txapelketetan lehiatu ostean, euren txanda 17:05ean izango da, Donostiako saioan.
Bi talde berri lehiaketara
Talde berria aurkeztearekin batera, aurten bi talde berrik hartuko dutela parte lehiaketan ere azaldu dute Eskoriatzako gimnasia erritmikoko entrenatzaileek. Horietako bat Luis Ezeiza P taldea da, honako kideekin: Izadi Benitez, Mara Navas, Naroa Oyon, Nora Gomez, Eider Gomez eta Jare Baena. "Lehiatzeko gogo handia dute, esperientzia berriak lortzeko eta erronka baten aurrean lan egiteko. Talde honen lehiaketa-ordua 15:29an izango da".
Azkenik, talde mixto bat ere badu Eskoriatzak, honakoa ere alebin mailakoa. Talde hau ere lehiaketa eskolarraren munduan berria da: Luis Ezeiza E taldea, honako gimnastek osatua: Nara Da Costa, Janire Carrasco, Eder Jair Grueso, Alisa Pashkovska, Luciana Gomez, Irma Frutos eta Paula Gil. Talde misto honen emanaldia 17:37an izango da.
"Oso pozik gaude gure gimnasta bakoitza egiten ari den lanarekin, eta zorterik onena opa diegu denboraldi hasiera berri honetan", azaldu dute Esther Barcenilla eta Nahia Arguiz entrenatzaileek.