Bi menu egongo dira; hemezortzi urtetik gorakoentzat (20 euroko prezioan) eta 17 urtera artekoentzat (15 euroko prezioan). Txartelak erosteko, berriz, honakoa da bidea: Kiroldegian, urtarrilaren 23tik otsailaren 8ra; Kontzejupean, soilik, otsailaren 6an, 18:30etik 20:00ak bitartean, eta, bibe.me webgunean (+%10).
Menuak
-
- +18 urte (prezioa 25euro)
- Urdaiazpikoa eta zainzuriak
- Entsaladilla errusiarra
- Haragiz betetako piperrak
- Txanpiak urdaiazpikoarekin
- Saihets errea
- Sorbetea edo goxua
- Ardoa, kafea eta kopa
- 17 urtera arte (prezioa 15euro)
- Makarroiak
- Hanburgesa patatekin
- Danoninoa
- Ura eta freskagarriak
- +18 urte (prezioa 25euro)
Bazkalostekoa
Bazkalostea DJ Motok (Andoni Moto) girotuko du, eta, gainera, kiroldegiaren kanpoan, Partxis plazan, zezen mekanikoa, koltxonetak eta puzgarriak egongo dira 16:15etatik 18:15etara bitartean (euria egingo balu Joseba Iñurrategi frontoian jarriko dira).