Lokala erabiltzeko eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta, online bidez Eskoriatzako udal webgunean edo H@zi zerbitzuaren bitartez udaletxeko ordutegian egin daiteke. Udalak nabarmendu duenez, lokala erabiltzeko arau batzuk betetzea ezinbestekoa izango da eta hitzarmen bat sinatu beharko da hango giltzak jasotzeko.
Lokalak erabiltzeko arauak
-
Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
-
Adin txikikoez osatutako kuadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek sinatuko du udalarekin hitzarmena eta kuadrilla lokalean dagoenean, bertan egon beharko du.
-
Lokalaren giltza ordezkariak jasoko du Udalarekin hitzarmena sinatu ondoren.
-
Ezin dira giltzen kopiak egin.
-
Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu.
-
Lokala ezingo da erabili 21:00etatik aurrera.
-
Lanaldia amaitzean, lokala garbi eta txukun utzi beharko du.
-
Talde bat baino gehiago egongo denez lokal berean, besteen gauzak ez dira ukituko eta erabiliko.
-
Otsailaren 22rako dena garbi eta batuta utzi beharko da. Ondoren, giltza udaletxean entregatuko da.
-
Udalak ez du bere gain hartzen lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.