Kinttaden Eguna otsailaren 7an ospatuko da

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 15a

2023ko Kinttaden bazkaria kiroldegian egin zen.

Otsailaren 7an ospatuko da jai egun handia, Kinttaden Eguna. Aurreko bi urteetan moduan, aurten ere Itzartu Gazte Asanbladak antolatuko du hainbat kintadentzako bazkaria, baina aldaketak iragarri dituzte.

Sare sozialetan iragarri dutenez, aurten Joseba Iñurrategi frontoian egingo da bazkaria, eta izen-emateak martxan daude. "Iaz izandako jarrera desegokiengatik, aurten aldaketa batzuk egongo dira. Iaz ez zen inongo errespeturik izan bertako langile zein instalazioekiko; beraz, azken aukera eman digute, eta bazkaria frontoian egingo da. Edukiera 360 lagunekoa da. Bestetik, fidantza jarri beharko da".

Fidantza ezinbestekoa

Fidantza zenbatekoa izango den zehazteko da, eta,ezinbestekoa izango da fidantza ordaintzea bazkarira joateko. "Ez baldin bada inongo kalterik sortzen fidantza bueltatuko da. Aldiz, kalteren bat gertatuz gero ez da itzuliko; Errudunak zeintzuk dien jakinez gero eurek ordainduko dute eta errudunak ez badira agertzen danok ordaindu beharko dugu".

Iazko menua berdina

Kintaden bazkarirako zerrendak osatzen hasi dira Whatsapp talde batean, eta, horietan ez daudenak euren kontura egin beharko dute bazkaria. Kasu honetan, aurtengo menua iazko berdina izango da. Menua eta  garbiketak 27 euroko prezioa izango du (+fidantza)
Menua: Iberikoak, Entsalada, Baserriko oilaskoa parrilan, Saiheskiak parrilan eta limoizko sorbetea;  Ogia, edaria ea kafea. Gainera, txotx-a egongo da.

Urtarrilaren 23rako zerrenda itxita

Urtarrilak 23 aurretik jakinarazi beharko da kintada bakoitzetik zenbat pertsona batuko diren bazkarira –360 lagunetik gorak izena ematen badute zozketa egingo da–. Horrez gain, zeliako edo begetariano/beganoren bat baldin badago, zerrendetan jakinaraztea komeni dela azaldu dute Itzartutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak