Jon Garciaren bakarkako proiektua gisa jaio zen GAR, baina lagunekin inguratuta eraman du lana zuzenekoetara. Euren lehen diskoa kaleratuta, bertako abestiak joko dituzte Inkernun.
Jon Garciaren bakarkako lana
Jon Garcia durangarrak 15 urte baino gehiago eman ditu Mocker’s rock taldean abeslari eta baxu-jotzaile gisa, baina orain bere ibilbide musikalari norabide berri bat eman dio GAR izeneko bakarkako proiektuarekin, eta ahotsaz gain gitarra ere joko du bere proiektu berrian. Oraingoan, GAR taldearekin Oraina eskuetan lana aurkezten izango da. Bere bizipen pertsonaletan oinarritzen da, eta pop sentikor eta melodikoan murgiltzen da, rock ukitu batzuekin.