Inauterietako dantza ikastaroa martxan jarriko du Gorosarrik

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 9a

Nasteborraste dantzan, Fernando Eskoriatza plazan.

Gorosarri Dantza Taldeak Nasteborraste, Nafarroa Behereko martxa, Kontradantza, Baztango zortzikoa eta Altsasuko Inauteria dantzak erakutsiko ditu, urtarrilaren 19an eta 26an eta otsailaren 2an, frontoian, (20:00-21:00); entsegu orokorra otsailaren 9an izango da, ordu berean. Prezioa 10 euro da, eta izen-ematea zabalik dago, urtarrilaren 16ra arte.

Ikastaroa antolatzeko gutxieneko taldea 10 pertsona beharko dira, eta, guztira, hiru saio eta entsegu orokorra izango dira.  Prezioa hamar eurokoa izango da  eta transferentzia ES60 3035 0044 84 0441047464 zenbakira egin beharko da.

  • Izena ematea: Hemen
  • Apuntatzeko azkenengo eguna: urtarrilak 16
  • Adina: +12 urte.
  • Ikastaroa: Gorosarri Dantza Taldeak antolatzen du eta dirua elkartea bultzatzeko bideratuko da (materiala, jantziak, emanaldiak…)
  • Informazio gehiago: gorosarridt@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak