Eguneroko eszenak irudikatzen ditu Tomas Besak, Eskoriatzan bizi den Aretxabaletako artistak. Kolore biziak baliatuta, testurak, ingerada-lerro bihurriak eta orbanak uztartzen ditu uneak modu berezian erakusteko, ohikoari beste begirada bat emanez. Bere lanari propaganda handirik eman nahi izan gabe, obretako batean autorretratua txertatu du, artistaren fitxa modu xume baina adierazgarrian aurkeztuz.
Urtarrilaren 30era arte ikusgai
Erakusketak 18 akuarela, akrilikoan egindako lan bat, eta akuarela eta oleoan egindako bi lan biltzen ditu. Hasiera batean urtarrilaren 16ra arte zabalik egotekoa bazen ere, epea luzatzea erabaki dute; hala, urtarrilaren 30era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.