Remirez eta Colino izan dira Silbestradako bizkorrenak

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 2a

Urteko azken egunean, abenduaren 31n, hamaseigarren silbestradie eta hamairugarren Manuel Muñoz milia jokatu zen Eskoriatzan. Brindisa egin ostean, hasi zuten ibilbidea bertaratutako korrikalariek eta bizkorrenak Danel Remirez (4:43) eta Aitziber Colino (6:39) izan ziren.

17:35ean, Fernando Eskoriatza plazan topa egin ostean, 17:30ean hasi zen helduen lasterketa. Aurreko urtetan moduan, mozorrotuta ere agertu ziren korrikalari asko. Behin proba hasita, herrian zehar ibilbidea egin eta gero, lasterketako azken milia norgehiagoka izango zen, hau da, Manuel Muñoz milia.

Podiuma osatu zen gainontzekoak honakoak izan ziren: gizonezkoetan: Oihan Peñas (4:45) izan zen bigarren sailkatua, eta, hirugarrena, berriz, Iker Eskibel (4:48). Emakumezkoetan, berriz, Maialen Salido (6:50) izan zen bigarren sailkatua eta Alexandra Salgado (6:54) hirugarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak