Txit Karramarro proiektu instrumentala hilaren 25ean, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 23a

Txit Karramarro osatzen duen hirukotea.

Aretxabaletako Peio eta Jokin Uribetxebarria anaiek eta Gari Barandiaran eskoriatzarrak iaz sortutako Txit Karramarro proiektu instrumentala da, eta, eguen gauean, 22:00etan, izango dira Eskoriatzako Inkernu tabernan proiektua aurkezten.

Ez da lehen aldia hirukotea Eskoriatzan aritzen dena. Izan ere, aurtengo San Pedro jaietan ere Inkernu kanpoa girotzen aritu ziren, Eskoitzako Txosna Batzordeak hala eskatuta. San Pedro egunean izan ziren, eta han lortutako arrakasta errepikatu nahian ariko dira oraingoan Inkernu tabernan; kasu honetan, barrualdean.

Eskarmentu handiko musikariek askotariko estiloak uztartzen dituzte proiektu honetan: rocka, metala, funka, diskoa… dena batuta talde alai, instrumental eta dantzagarria sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak