Fagor Ederlanek eta Duoli Technology-k Lieder Automotive enpresa sortzeko lankidetza indartu dute

Julen Murua Mesonero 2025eko abenduaren 16a

Fagor Ederlaneko eta Duoli Technology-ko ordezkariak. Argazkia: Fagor Ederlan.

Gaur sinatu dute hitzarmena Duoli Technology enpresaren zuzendari nagusi Jiang Jianqiang-ek eta Fagor Ederlaneko zuzendari nagusi Jon Zuazok, Borjan (Zaragoza); izan ere, proiektuari esker berriro zabalduko da Fagor Ederlanek han duen ekoizpen lantegia.

Fagor Ederlanek eta Duoli Technologyk "urrats berri bat" eman dute Lieder Automotive SL enpresaren eraketan duten aliantza estrategikoan. Lieder Automotive-ek ibilgailuen egiturazko osagaiak hornituko ditu Leapmotor auto markaren SUV elektriko berriarentzat: B10 eredua. Figueruelaseko (Zaragoza) lantegian egingo da, eta 2026ko abuzturako hasiko da hitzartu den hornikuntza. Ohar bidez jakinarazi dutenez, proiektu horri esker, Fagor Ederlanek Borjan (Zaragoza) duen ekoizpen lantegia berriro irekiko da, "industria jarduera berri bati ateak irekiz eta eskualdean 170 lanpostu baino gehiago sortuz". Horrez gain, hitzarmen honek Fagor Ederlanentzat suposatzen du "Europara bezero txinatar berriak gerturatzea eta automobilgintzarako osagaiak muntatzeko negozioa berrabiaraztea; kooperatibak 1998 eta 2019 artean garatu zuen jarduera hau, Borjan, hain zuzen ere".

Zuazok nabarmendu du proiektu berri hau "bat datorrela Fagor Ederlanek berrikuntzan, balioa sortzean eta lankidetzan oinarrituta duen estrategiarekin”. "Bezero txinatarrengana gerturatzeko aukera ematen digu, eta elektrifikazioak eta iraunkortasunak markatutako sektorearen eraldaketara egokitzea bultzatzen du", gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak