Maialen Lujanbiok, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hiru aldiz txapeldunak, 2018ko Feministaldian egin zuen lehen aldiz ariketa performatiko hori, eta, egun, seigarren aldaeran dago. RR ikuskizunak hizkuntza du protagonista, eta, hartan, hainbat sortze-modu erabiltzen dira (poesia, bertsolaritza eta ikus-entzunezko hizkuntza) gure garaiko gaiei heltzeko.