Eskoriatzako Udalean herritarrentzako arreta H@ZI zerbitzuak helburu du herritarrei aurrez aurreko arreta eskaintzea eta dokumentuak modu presentzialean erregistratzea. Orokorrean, zerbitzuaren ordutegia astelehenetik egubakoitzera 08:00etatik 14:30era bitartekoa da. Baina zerbitzu hori eskaintzen duen sailean izandako aldaketak medio, zerbitzua ezin da ordu-tarte horretan bete; hori horrela, aldi baterako ordutegi berria ezarri da, astelehenetik egubakoitzera bitarte honakoa izango dena: 09:00etatik 13:15era.
Egoera bere onera bueltatutakoan, berriro ere Eskoriatzako udal webgunean iragarriko da.