Jardueraren helburua da haurrek zentzumenen bidez mundua ezagutzen hastea, hainbat materialen eta esperimentazio-proposamenen bitartez. Hala, materialen testura, kolore, soinu eta formekin esperimentatzeko aukera izango dute, euren jakin-min naturala sustatzeko. Tailerra doakoa da, ez da izenik eman behar, eta familiek aukera izango dute haurren garapen sentsoriala modu ludiko eta goxoan bizi izateko.