Dantza-jauziak, euskararen aldarri

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 3a

Fernando Eskoriatza plazan egijndako saio bateko irudia. Gorosarri Dantza Taldea.

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarte Eguna izanda, Eskoriatzan ere bat egingo dute egunarekin. Joan den zapatuan izan ziren ekintza nagusiak, baina, gaur ere plaza girotu nahian, izango da zer egin eta zer ikusi. Azpimarratzekoa, Gorosarri Dantza Taldekoek gorputz hizkuntza kalera aterako dutela da, dantza-jauzi saioa eginez.

Arratsaldean honakoak izango dira Fernando Eskoriatza plazan: 17:00etan, Buruhandiak; 17:30ean, Txokolatada (Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du); 18:15ean, Plaza apainketa ludotekaren eskutik eta 18:30ean dantza-jauzi saioa. Azken honi dagokionez, ez da ekitaldi itxia izango; hau da, nahi duenak dantzatzeko aukera izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak