Genero Berdintasunerako I. Planari ekarpenak egiteko epea zabaldu dute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 2a

Eskoriatza herriko irudi bat, hurrunean Atxorrotx agertzen dela.

Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatu zuen 2024ean. Bertan identifikatutako erronkak eta egitekoek gidatu dute Eskoriatzako Genero Berdintasunerako I. planaren norabidea. Lan honetan ere Emuneko kideak izan dituzte aholkulari. Orain, ekarpena egiteko aukera ireki dute.

Oraindik zirriborro egoeran dago plana, kontraste fasean. Lehen ekarpenak herriko talde feministaren eskutik jaso dira eta dagoeneko txertatu dituzte ekintza berriak planean.

Ekarpenak abenduak 5a aurretik

Zirriborroan dagoen plana ezagutzera eman eta ekarpenak jasotzeko asmoz online zintzilikatu da plana, galdetegi batekin batera, eta abenduaren 5a bitarte ekarpenak egiteko aukera egongo da eta horretarako bidea online galdetegia betetzea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak