Gabonetako parkerako begiraleak behar dituzte Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 2a

Gabonetako parkean haurrak, aurpegiak margotzen.

Abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Urtero bezala, parkeko ordutegia 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da eta parkea dinamizatzeko begiraleak behar dira.

Begirale izan nahi dituztenek baldintza batzuk bete beharko dituzte, eta balorazioa egiteko puntuazio sistema erabiliko da, aukeraketan.

Begirale izateko

Begirale izatea eskatzeko formularioa bete behar da eta formularioan adierazitako ikasketak eta ziurtagiriak egiaztatu ahal izateko, helbide honetara bidali behar dira: gazteria@eskoriatza.eus. Formularioa bete eta ziurtagiriak bidaltzeko azken eguna abenduaren 11a izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak