'BostOK!' umorezko bakarrizketak izango dira domekan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko azaroaren 28a

Esti Curiel bakarrizketalaria.

Udalak BostOK! izeneko umore-ikuskizuna antolatu du domekarako, hilak 30erako, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Euskarazko saiorako sarrerak bost eurotan eskuratu ahal izango da –aurrez erostea gomendatzen da–. Ikuskizunean Jone Bengoa, Ander Malbadi, Esti Curiel, Manex Astigarraga eta Asier Galarza bakarlariak arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak