Ardo-dastatzean "aurreikuspenak bete" dituztela azaldu dute antolatzaileek

Imanol Beloki Unamuno 2025eko azaroaren 24a

2025ean egindako ardo dastaketan, plazako karpa beteta.

Beste urte batez, Atxorrotx Kultura Elkarteak ardo dastaketa antolatu du, Fernando Eskoriatza plazan, eta lau gunetan banatuta, eta karparen babespean askotariko ardoak probatzeko aukera izan zuten bertaratuek; baita kroketak jateko –urdaiazpiko iberikodunak eta onddodunak– ere, Eskoriatzako txistularien erromeriak lagunduta.

Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak "pozik" agertu dira aurten ere ekitaldiak izandako arrakastarekin. "Oso pozik geratu gara aurten ere ardo dastaketak eman duenarekin. Aurreikusitakoa bete dugu aurten ere eta azpimarratzekoa edo arrakasta gehien izan dituzten ardoak honakoak izan dira: Euskal herriko kridantzak (Araba eta Nafarroako bat) eta Galiziako Godello.  Ardoez gain, Donostiako Kroketxeatik ekarritako 450 kroketa inguru ere egin eta saldu ziren herritarren artean", adierazi dute antolatzaileek.