Zeruak dituen sekretu asko deskubritu zituzten atzo Eskoriatzan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 22a

Bete egin zen Eskoriatzako kiroldegia Katxiporretako pailazoen ikuskizun berria ikusteko. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore oso arduratuta heldu ziren herrira; izan ere, konturatuta zeuden zeruan ez zela gehiago izarrik ikusten. Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu ziren guztiak izarren bila eta unibertsoak dituen sekretu askoren berri izan zuten. 

 

"Non daude izarra? Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?". Oso kezkatuta iritsi ziren Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore, atzo, Eskoriatzara. Ingurua behatzea eta galderak egitea beti da abentura handien abiapunturik onena, eta horrela izan da honakoan ere.

Birtxi farozainaren laguntzaz –Aranzadi astronomia saileko dibulgatzaile Virginia Garcia– urdin infinitura abiatu ziren guztiak –pailazoak zein publikoa–. Izarren bila irten ziren eta unibertsoak dituen sekretu askoren berri izan zuten.

Pailazoek ohikoa duten diskurtso dibertigarri eta hezitzailearekin eta abesti berriak entzun eta dantzatzeko aukerarekin, argi kutsadura, pantailen erabilera, unibertsoaren altxorrak eta natura zaintzearen garrantzia izan zituzten aztergai.  

Katxiporretako lagunak estreinatu berri duten ikuskizuna da Zerua lapurtu dute. Bezperan Asteasun estreinatua, bigarren emanaldia izan zen Eskoriatzakoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak