KontraKorde taldearen emanaldia gaur, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno 2025eko azaroaren 14a

KontraKorde taldeko kideak.

Jesus eta Suso eskoriatzarrek eta Juanmi eta Joseba bergararrek osatutako KontraKorde taldeak rock gogorra eta inkonformismoz betetako hitzekin sortutako emanaldia egingo du gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan. 22:00etan hasiko da Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako punk-rock estiloa lau haizeetara astindu nahi duen taldearen emanaldia, eta doako saioa izango da.

Hurrengo egubakoitzerako ere iragarri dute beste kontzertu bat; izan ere, hilaren 21ean, egubakoitza, Del Val taldearen kontzertua izango da, 22:00etan –Jon Garcia arrasatearraren proiektua–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak