EAJren ustez, EH Bilduren Gobernuak ez du egoera hori aprobetxatzen jakin, eta bi urte hauetako aurrekontuetan egindako inbertsioa oso txikia izan dela azpimarratu du: "132.000euro 2024an eta 112.000euro 2025ean. Gauzatu diren proiektu apurrak aurreko agintalditik heredatuak izan dira. Horren adibide dira skate parkea eta muskulazio gimnasioa. Baita Luis Ezeizan eta kiroldegian geotermia sistema ere, zeinaren tamaina murriztu egin duen EH Bilduk, eta energia garbi gehiago sortzeko aukera alferrik galdu da".
Oposizioaren eskaerak
EAJk azpimarratu du EH Bilduk ideia eta lanerako borondate gehiago dituen Gobernu bat behar duela. "Funtsezkoa da diruzaintzako gerakina eta erabilgarri dauden baliabideak aprobetxatzea proiektu garrantzitsuak gauzatzeko, hala nola azpiegiturak hobetzea, aisialdirako espazio berriak sortzea, erretiratuen etxea berritzeko beharra nabarmentzea, eta behar handiena dutenei benetan lagunduko dieten gizarte politika eraginkorrak bultzatzea".