Eskoriatzako Hidalga 5 etxebizitzaren atzeko partean, erreka bazterreko zuhaitz bat erori egin da haizetearen ondorioz, eta, bertan aparkatuta zegoen auto bati kalteak eragin dizkio. Erreka alboko itxitura ere hautsi du zuhaitzak erortzean, hain zuzen ere, Inkernu taberna aldetik Olazargo pasabidera bidean.

