Mendizale bat erreskatatu dute Arlutz mendian

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 3a

Arlutz mendi tontorra eta ingurua.

Eskoriatzako Arlutz menditik gertu eroritako 57 urteko mendizale bat erreskatatu zuen atzo, domeka, arratsaldean Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek.

Ertzaintzaren esanetan 13:30ak inguruan jaso zuen dei bat SOS Deiak 112 zerbitzuak esanaz mendizale bat erori egin zela eta ezin zuela oinez jarraitu. 57 urteko mendizaleak zauriak zituen hanka batean eta beso batean. 

Zaraia mendilerroan dago Arlutz eta 1.129 metro ditu. Erorikoa izandako lekura iristeko zailtasunen aurrean Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat bertaratu zen zauritua erreskatatzeko. Behin menditik jaitsita, anbulantzia batean eroan zuten hori Debagoieneko Ospitalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak