Atama Eskoriatzako borrokalariek bost domina eskuratu dituzte Europako Kenpo Txapelketan

Txomin Madina Milikua 2025eko azaroaren 2a

Naroa Cabezasek eta Irati Izurrategik zilarrezko domina bana lortu dituzte; Zuhaitz Legorburuk brontzezko bi; eta Andoni Puertasek, brontzezko bat.

Egunotan egon da jokoan Boluños de Calatravan (Ciudad Real, Espainia) Europako Kenpo Txapelketa eta bertan parte hartu duten Atama Eskoriatzako lau borrokalariek lortu dute podiumera igo eta dominaren bat eskuratzea.

Hala, Kadete nesken mailan Naroa Cabezasek zilarrezko domina jantzi du Semikenpo modalitatean eta beste horrenbeste egin du Irati Izurrategik Junior nesketan, Knockdown modalitatean.

Zuhaitz Legorburuk, baten faltan, bi domina lortu ditu, biak brontzezkoak: Semikenpo -75 kg modalitatean bata eta Submission -80 kg modalitatean bestea.

Andoni Puertsaek ere brontzezko domina bat lortu du Kadete gizonezkoen mailan, Semikenpo modalitatean.

Esan, era berean, Atama Eskoriatza taldeko zuzendari Rafa Carriet ere Europako Txapelketan izan dela, Espainiako selekzioarekin teknikari gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak