Pikantea edo gozoa, berakatz apur batekin... Gaur eguerdi partean Eskoriatzako Inkernu tabernara gerturatu denak olagarroa askotariko osagaiekin jateko aukera izan du. Eta olagarroa janaz, baita musikaz gozatzekoa ere, Danel Sarasua aretxabaletarrak kontzertu akustiko eman duelako bertan. Hala, ez dira gutxi izan tentazioan erori direnak: guztira 55 errazio eta 12 kilo inguru olagarro saldu dituzte, antolatzaileen aurreikuspenak gaindituz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.